
Asier Azpilikueta Aragonek, bere lehen abizenaren grafia aldatzeko tramiteetan, Euskaltzaindiari eskatu behar izan zion ziurtagiri bat non ziurtatzen baitzen Azpilicueta deitura euskal grafiarekin idatzita Azpilikueta zela. 1996ko udan egin zuen hori. Ziurtagiria garai hartako Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak sinatu zuen, Jose Maria Satrustegi Zubeldiak, eta 1996ko abuztuaren 7an egin zuen. Ziurtagiriak goian erdian Euskaltzaindiaren ikur finkoa du, eta haren eskuinean zigilua estanpatu zuten. Zigiluak ziurtatzen du zein egunetan egin zuten eta agiriari 693 zenbakidun irteera eman ziotela. Ondoren heldu da testua, euskaraz lehenbizi eta gaztelaniaz gero, abizenaren grafiarena ziurtatzen duena. Bukaeran, Jose Maria Satrustegik eskuz (ziurrenik boligrafo urdinez) jarri zuen bere sinadura.
Data: 1996ko abuztuaren 7an dago datatua.
Transkripzioa: Jose Maria Satrustegi Zubeldia, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari eta euskaltzainak ZIURTATZEN DU: AZPILICUETA abizena euskal grafiaren arauak kontuan izanik, AZPILIKUETA dela. Eta behar den tokian ager dadin hau izenpetzen dut, Iruñean, 1996ko abuztuaren 7an.
Dimentsioak: din A4.
Jabetza: Asier Azpilikueta Aragon.