“Zortzietan betiko tokian”

Epiren bisita txartela, gibelean Ramosi zuzenduriko mezua duena.

Epifanio Azpilicueta Garciaren (1918-1988) bisita txartel bat, atzeko aldean Ramos Sola Martini (1918-2014) idatzitako mezua duena, Epik arkatzez idatzia eta sinatua. Aitzineko alde inprimatuan “Epifanio Azpilicueta” izena ageri da, erdi-erdian. Goian ezkerrean, karlisten ikur bat dago: Bi buruko arranoa, barnean Borgoinako gurutzea duena, eta azpian karlisten lelo laukoitza duena, siglekin adierazia (D. P. F. R.; jainkoa, aberria, foruak, erregea). Beheko zatian, berriz, Epiren garai hartako Iruñeko helbidea dago: Gazteluko plaza, 29.

Erran bezala, Epik gibeleko aldean mezu bat idatzi zuen, Ramosi zuzendua, eta nolabait igorriko zion (lagun baten bidez, edo bere postontzian utzita). Sanferminak ziren eta Epi zezenketara zihoan. Ziurrenik egunero joaten zen. Eta ateratakoan elkar ikusten ez bazuten, “betiko tokian” elkartuko zirela idatzi zion Epik Ramosi. “Betiko tokian” horrek erraten digu hilabete batzuk-batzuk zeramatzatela harremanetan.

Data: Ezezaguna. 1939 eta 1943 urteen arteko sanfermin batzuetakoa da.

Transkripzioa: “Marcho a los toros y si no nos vemos a la salida a las ocho te esperaré donde siempre. E. Azpilicueta”.

Jabetza: Azpilicueta Sola familia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude