Nicetaren alarguntza bikotza

Zorte txarra izan zuen bizitzan Niceta Garcia El Busto lizarratarrak (1886-1940), Lezaungo bi semerekin ezkondu eta biak ala biak nahiko gazte hil baitzitzaizkion. Tira, jakina, zorte txarragoa izan zuten bi senar defuntuek, baina Nicetak gainditu behar izan zituen oztopoak ez ziren nolanahikoak izan. 1906an Pedro Azpilicueta Goñi lezaundarrarekin ezkondu zen Niceta, eta 1912an, Andres Azpilicueta…

Read More

Epi erreketea (1936)

Epifanio Azpilicueta Garcia (1918-1988) errekete boluntarioa izan zen 1936ko altxamendu nazional-katoliko-faxistan, uztailaren 19tik. Alegia, litekeena da Gerra Zibila hasi baino lehen ibili izana gerrarako prestatzen. Estatu kolpea jo bezain laster Espainia erdialdera bidali zuten, karlisten Erregearen Tertzioarekin. Somosierra (Madril), Navafria (Segovia) eta Sigüenza (Guadalajara) hartzen lagundu zuen. 1937ko abuztuan Legioan sartu zen eta urte hartako…

Read More

Osaba Vidal New Yorken

Vidal Azpilicueta Goñi (1891-1979) Nafarroako zenbait herritan bizi izan zen (Lezaun, Bizkarreta, Leitza…), baina urrutira ere joan izan zen bolada batez bizitzera. New Yorkeko Ellis uharteko immigrazio zentroko hiru agirik kontatzen digute 1921ko maiatzaren 21ean ailegatu zela AEBetara, Le Havretik (Frantzia) abiatu zen SS Lafayette itsasontzian. 1. agiriko informazioa1 familia izena: Azpilicueta / ponte izena:…

Read More

Marizulete eta zakur amorratua

Pedro Sanz de Azpilcueta izeneko bat 1470. urtearen inguruan Azpilkuetatik Lezaunera bizitzera joan zenetik, ehunka izan dira (milaka?) herri horretan bizi izan diren Azpilikueta abizenekoak. Duela urte batzuk, Francisco Argandoña Lezaungo kronikariak bere herriko makina bat istorio bildu zituen Lezáun, pie de Sierra de Andía liburu bikoitzean. Eta beraz, ezinbertzean, Argandoñaren liburuan hainbat pasartetan agertzen…

Read More