
Vidal Azpilicueta Goñi (1891-1979) Nafarroako zenbait herritan bizi izan zen (Lezaun, Bizkarreta, Leitza…), baina urrutira ere joan izan zen bolada batez bizitzera. New Yorkeko Ellis uharteko immigrazio zentroko hiru agirik kontatzen digute 1921ko maiatzaren 21ean ailegatu zela AEBetara, Le Havretik (Frantzia) abiatu zen SS Lafayette itsasontzian.
1. agiriko informazioa1
- familia izena: Azpilicueta / ponte izena: Vidal / adina: 26 / sexua: gizonezkoa / egoera zibila: ezkongabea / ogibidea: nekazaria / irakurtzen eta idazten daki: bai / zein hizkuntzatan: espainiera / nazionalitatea: espainola / arraza: espainola / herrialdea: Espainia / azken bizilekua: Viscarre [Bizkarreta-Gerendiain] / hurbileneko senidearen bizitokia sorlekuan: aita Vicente Azpilicueta Lezaunen / azken helmuga: Fresno (Kalifornia)
- Dokumentu berean, 27. errenkadan, bertze nafar bat ageri da: Eulopio Erro, Mezkirizkoa. Agian elkarrekin bidaiatu zuten.
2. agiriko informazioa2
- Estatu Batuetako herritarra da: ez, atzerritarra / maleta kopurua: 3
3. agiriko informazioa3
- Denetara, 432 bidaiari joan ziren New Yorkera SS Lafayette itsasontzian: 92 lehen mailan, 106 bigarren mailan eta 234 hirugarren mailan. Vidalek bigarren mailan bidaiatu zuen.
SS Lafayette itsasontziaren 1922ko argazki bat dago interneten ikusgai. New Yorkeko Museoarena da, eta hemen jartzeko baimenaren truke 100 dolar eskatzen dituzte. Beraz, ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu.
Vidal Azpilicueta ez zen Estatu Batuetan bizitzera gelditu. Ez omen zuen diru askorik lortu, eta itzuli egin zen. Juliana Azpilicueta Ros lezaundarrak kontatu duenez4, Ameriketan ez zen denbora luzean egon. Eta bueltatzerakoan, kopla hau kantatu zioten, Vidal Azpilicueta bezalako amerikanoei Lezaunen kantatzen omen zietena:
A Américas van los hombres,
a Américas por ganar.
Las Américas están aquí
para el que quiere trabajar.
Aurrerago, Vidalen alaba Vicenta ezkondu zelarik, neskari ere kopla bat egin zioten, zeharka aitaren Ameriketako bidaia aipatzen zuena:
Vidal Azpilicueta Goñiri buruzko artikulu gehiagoUn francés5 vino a Lezaun
por ver al tío Vidal,
pero al ver a la Vicentica
ya no se quiso marchar.
Vale más la Vicentica
con su cara bonita
y su gracia y su sal,
que todos los americanos
como el tío Vidal,
como el tío Vidal.