Maria Azpilicueta, anonimo popularra

Duela bederatzi urte, Diario de Navarra egunkariak gure izeba zahar baten inguruko artikulua argitaratu zuen Nafarroa saileko Iruñea eta Iruñerria azpisaileko Kaleak eta auzoak ataleko Anonimo popularrak azpiatalean. Pilar Fernandez Larrea izeneko kazetari leitzarrak sinatu zuen artikulua. Fernandezek urteak eman zituen larunbatetan goiburu horrekin pertsona ezezagunei buruzko artikulu hurbilak argitaratzen, “kazetaritza humanoa” deitzen duten hori…

Read More

Elkarrizketa Asier Azpilikuetari (2003)

1998an hasitako nire kazetari ibilbide gorabeheratsuan ehunka (milaka?) elkarrizketa egin izan ditut; batzuk elkarrizketa moduan argitaratuak, bertze batzuk erreportajeak edo artikuluak osatzeko informazio iturri gisa eginak. Baina prentsa idatziari dagokionez -bertzerik da irratian-, gutxitan egon izan naiz grabagailuaren bertze aldean. Nire gauzei buruz kontatzeko gauza interesgarri handirik ez baitut izan inoiz. 2003an desgrazia erraldoia pairatu…

Read More

Donostiako alkatearen metroa

Ziurrenik, Donostia izan da Azpilikueta deiturako inor alkate izan duen hiririk handiena. Zehazki, Felix Azpilicueta Viguera izeneko bat1 izan zen Gipuzkoako hiriburuko udalburua 1948 eta 1949 urteetan, hau da, frankismoa bete-betean zela. Ez dakigu bera alkatea zela bururatu ote zitzaion Donostian lur azpiko trena eraikitzea  -bertze batzuei aurrerago bururatu zitzaien bezala-, baina herri lanekin loturiko…

Read More

Jesus Luis Azpilicuetaren kromoa

Bistan da Azpilikueta abizena duten puntako futbolarien artean Cesar Azpilicueta dela ezagunena. Baina izan dira gehiago. Adibidez Jesus Luis Azpilicueta Garcia iruindarra1, 1978-79 eta 1979-80 denboraldietan Espainiako Lehen Mailan jokatu zuena, Espanyol2 futbol taldean hain zuzen ere. Eivissa3 taldearekin Bigarren B mailara igo eta gero, 1978ko udan ailegatu zen Jesus Luis Azpilicueta Bartzelonako perikitoen taldera,…

Read More

Lau ofizial karlista

Badira hainbat modu gure arbasoen berri izateko, eta horietako bat da gai bateko edo bertzeko liburuetan izaten diren pertsonen aipamenak bilatzea eta arretaz irakurtzea. Konparazio batera, har dezakezu Militares carlistas navarros (1833-1849)1 lan itzela eta bertan xehe-xehe dokumentaturik dauden Lehen Karlistaldiko 451 ofizial karlisten zerrenda arakatu, zure aurrekoak nafarrak baldin baziren aukera anitz baituzu baten…

Read More

Niceta eta seme-alabak (1936)

Epifanio Azpilicueta Garciak 18 urte zituen 1936an eta lehen egunetik hartu zuen parte Gerra Zibila ekarri zuen estatu kolpean. Nafarroako Artxibo Nagusian gordetzen duten bere soldadu fitxan idatzita dagoenez, “uztailaren 19ko boluntarioa” izan zen eta erreketeen Erregearen Tertzioan hartu zuen parte. Unitate militar hori uztailaren 19an berean abiatu zen Somosierrarantz (Madril). Hortaz, artikulu honen argazkiak…

Read More

*Azpiricueta y Belsue

Errioxako ardoekin aberastu zen Felix Azpilicueta Martinez zurukuaindarra aitzindaria izan zen hainbat gauzatan; hala nola, bere jarduerak eta negozioak zenbait sektoretan dibertsifikatzen. Adibidez, Belsue abizeneko batekin Azpilicueta y Belsue sozietatea sortu zuen, 1902an Alfaron (Errioxa, Espainia)1, La Riojana markako kontserbak ekoitzi, ontziratu eta merkaturatu zituena. La Riojanak publizitatea erabiltzen zuen. Hain zuzen ere, artikulu honetan…

Read More

Felix Azpilicueta Martinez

Deierriko Zurukuain herrian jaio zen Felix Azpilicueta Martinez, 1856an. Aita, Patricio Azpilicueta, bertakoa zen eta ama, Gervasia Martinez, Aiegikoa, baina Fuenmayorren (Errioxa, Espainia) ba omen zituen senideak eta ondasun batzuk, eta hara joan zen Felix semea 1872an, 16 urte eskasekin, ondasun haiek eta jangaien denda bat kudeatzera. 1875ean Gregoria Gonzalorekin ezkondu zen, herriko bi familia…

Read More