Sor Antoniaren urrezko ezteiak (1983)

Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei. Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta…

Read More

Miguel Xabierkoaren ihesaldia

Abizena existitzen denetik, zenbat Azpilikuetatar ez ote dira hango eta hemengo kartzeletako ziega ilunetan usteldu? Miguel Jatsu Azpilkueta, Xabierko jauna izanen zena, ez zen horietako bat izan. Miguel1 eta Joanes2 anaiak, Joanes Jatsu Atondo Nafarroako Errege Kontseiluko buruaren eta Maria Azpilkuetakoa Xabierko gazteluko jabearen seme zaharrenak, Nafarroaren independentziaren aldeko borrokan nabarmendu ziren. Noaingo batailako porrotaren…

Read More

Azpilicueta Beramendi familia (c 1941)

Imanol Jimenez Azpilikueta eta biok 2025eko ekainaren 20an Arruazura joan ginen bisitan, Juanito Azpilicueta Beramendik gonbidatuta. Juanitok azpilikuetatarren nondik norakoen inguruan mintzatu nahi zuen gurekin, helburu zehatzagorik gabe, eta horretan aritu ginen bazkalaurreko aperitiboan, bazkarian eta bazkalondoko kafean. Azken hura Juanitoren iloba Marijose Aizpun Azpilicueta abegikorraren etxean egin genuen. Marijosek argazki andana atera zuen gure…

Read More

Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (eta II)

1924ko Lekunberriko erroldako 664 biztanleen batezbestekoak eta datu errepikatuenak aintzat hartuta, garai hartako lekunberriar prototipikoak Miguel Echarri Garbisu eta Maria Zubeldia Astiz izanen lirateke, biak Larraunen sortuak, eta biek jakinen lukete irakurtzen eta idazten. Miguel nekazaria izanen litzateke, eta Maria, etxekoandrea. [Mailope aldizkarian 2025eko otsailean argitaraturiko erreportajea, aurreko abenduan kaleratutako baten bigarren zatia] 1924ko erroldan…

Read More

Azpilicueta Vigueraren txisteak

1948 eta 1949 urteetan Donostiako alkatea izandako Feliz Azpilicueta Viguerak, gutxienez, hiru liburu argitaratu zituen bere kabuz: Microconchas de la bahía de San Sebastián (2002), 500 chistes clasificados (1995) eta 500 chistes clasificados 2 (1997). Txisteen bi liburuki horiek Camilo Jose Cela idazlearen hitzaurre bat dakarte, zeinean donostiarraren umorea Quevedo, Gomez de la Serna edo…

Read More

Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (I)

1924. urtean egin zuten Lekunberriko erroldan 664 pertsonaren datuak bildu zituzten: 345 emakume (%51,96) eta 319 gizon (%48,04) 129 etxebizitzetan banatuak. Horietaz aparte 31 moja bizi ziren klaratarren komentuan. Zentsu hartako datuetan murgiltzeak aukera aparta eskaintzen du garai hartako Lekunberriren erradiografia egiteko. [Mailope aldizkarian 2024ko abenduan argitaraturiko erreportajea] 1924ko martxoan, Primo de Riveraren diktadura bete-betean…

Read More