Sor Antoniaren urrezko ezteiak (1983)

Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei. Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta…

Read More

Miguel Xabierkoaren ihesaldia

Abizena existitzen denetik, zenbat Azpilikuetatar ez ote dira hango eta hemengo kartzeletako ziega ilunetan usteldu? Miguel Jatsu Azpilkueta, Xabierko jauna izanen zena, ez zen horietako bat izan. Miguel1 eta Joanes2 anaiak, Joanes Jatsu Atondo Nafarroako Errege Kontseiluko buruaren eta Maria Azpilkuetakoa Xabierko gazteluko jabearen seme zaharrenak, Nafarroaren independentziaren aldeko borrokan nabarmendu ziren. Noaingo batailako porrotaren…

Read More