
Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei.
Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta Nemesia Goñi Perez de Obanosek izan zuten azken haurra izan zen; hamahirugarrena. Eta bere anaia-ahizpa guztiak bezalaxe, Antonia ere ez zen Lezaunen bizitzen gelditu. Azpilikuetatarrek 400 urte zeramatzaten Lezaunen bizitzen, baina Vicente eta Nemesiaren familiak oso-oso pobrea izan behar zuen, den-denek handik ihes egin behar izan baldin bazuten. Antonia moja sartu zen, Karitatearen Alabetakoa.
Moja bezala, Antoniaren lehenbiziko destinoa Barruelo de Santullán izan zen (Palentzia, Gaztela, Espainia). Baina berak misio-lanak nahiago omen zituen eta Kubara bidali zuten. Han zegoen Fulgencio Batistaren diktadura bitartean eta Kubako iraultza gertatu zenean handik alde egin behar izan zuen. Eta Iruñera etorri zen.
Data: 1983ko otsailaren 13a.
Lekua: Iruñeko Santa Catalina ikastetxeko kapera.
Egilea: Ezezaguna.
Dimentsioak: 15 x 10 cm.
Transkripzioa: Argazkiaren atzeko aldean hauxe dago idatzita: “Con cariño y gratitud. Vuestra tía. Sor Antonia A [sinadura gisa]. 13-2-1983”.
Jabetza: Azpilikueta Sola familia (artikulu hau laguntzen duen argazkiko kopiarena).