
Zortzietan betiko tokian deitu dudan dokumentua ikusi nuenetik jakin nahi nuen noiz ezkondu ziren gure aitaren gurasoak. Dokumentu hori mezutxo bat da, Epifanio Azpilicuetak bere aurkezpen txartel baten atzealdean idatzia eta Ramos Solari bidalia, eta haien artean harreman sentimental bat bazegoela iradokitzen du. Mezua sanferminetan dago idatzita. Baina zein urtetakoetan?
Jakin banekien Epik eta Ramosek ez zutela elkar ezagutzen (edo ez zutela harreman esturik) Gerra Zibilaren aurretik1 . 1937an eta 1938n sanferminak ospatu ez zirenez, eta Epi eta Ramosen lehen haurra 1944ko abuztuan jaio zenez, mezutxo horrek 1939-1943 urteetako sanfermin batzuetakoa izan behar du. Baina ezin jakin zehazki.
Eta bertze galdera bat aurrekoarekin lotuta. Noiz ezkondu ziren Epi eta Ramos? Aitari galdetu nion. Baina ez zekien. Izeba Tereri galdetu nion. Eta ere ez.
2026ko abuztuaren hasieran gaiari heldu nion berriz eta bururatu zitzaidan Iruñeko erregistro zibilera email bat idaztea, laguntza eske. Lehenbiziko mezu hartan esplikatu nien ezkontzaren data zein zen jakin nahi nuela eta galdetzen nien ea nondik nora jo nezakeen. Berehala erantzun zidaten, baina nik uste erantzun automatiko bat izan zela; erraten baitzidaten ezkontza agiri bat lortzea oso erraza zela, eta doakoa, eta nahikoa nuela ezkongaien izen-abizenak eta ezkontzaren data eta udalerria ematea. Bigarren mezu bat bidali nien azken bi datu horiek ez nekizkiela berriz ere esplikatuz. Eta orduan, bai, pertsona batek erantzun zidan, eta azaldu zidan datu hori agian seme-alaben jaiotza agirietan agertuko zela. Hortaz, nire hirugarren mezuan gure aitaren eta osaba-izeben jaiotza datak eman nizkien, baita aitatxi eta amatxirenak ere. Bada, hirugarren mezuan, funtzionario adeitsu horrek kontatu zidan gure amatxiren jaiotza agiriaren bazter batean apuntatua zegoela non, noiz eta norekin ezkondu zen. Eta laster bidaliko zidatela ezkontza agiria.
Eta halaxe izan zen. Nik lehen mezua bidali eta hiru egunera Epiren eta Ramosen arteko ezkontzaren agiria bidali zidaten, eta horrela jakin nuen 1942ko irailaren 30ean ezkondu zirela, Iruñeko San Saturnino (San Zernin) elizan.
Dimentsioak: Ezezagunak.
Data: 1942ko irailaren 30a.
Jabetza: Iruñeko erregistro zibila.
Transkripzioa: En Pamplona, provincia de Navarra, a las diez horas del día treinta de septiembre de mil novecientos cuarenta y dos, ante D. Alfonso de Alzugaray y Jacomé Juez municipal y D. José Abreu Zumárraga Secretario se procede a inscribir el matrimonio canónico a que se refiere el acta que copiada literalmente dice así: «En Pamplona a treinta de septiembre de mil novecientos cuarenta y dos hallándome yo el infrascrito D. Alfonso de Alzugaray en la iglesia de San Saturnino a donde me trasladé como juez municipal para asistir, en cumplimiento a lo dispuesto en el Artículo setenta y siete del Código Civil, a la celebración de este matrimonio, declaro que a mi presencia ha procedido el Presbítero D. Juan Albisu, Párroco de dicha iglesia, a unir en matrimonio canónico a D. Epifanio Azpilicueta García de veinticuatro años, de estado soltero, agente comercial natural de Lecumberri vecino de Pamplona hijo legítimo de D. Andrés y de D.ª Niceta y a Doña María Ramos Sola Martínez2 de venticuatro años, de estado soltera, sus labores, natural y vecina de Pamplona hija legítima de D. Gregorio y de D.ª Casimira habiendo asistido como testigos Don Vicente Francés y Don Felipe Azpilicueta3 , mayores de edad y vecinos de esta ciudad