Sor Antoniaren urrezko ezteiak (1983)

Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei. Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta…

Read More

Azpilicueta Beramendi familia (c 1941)

Imanol Jimenez Azpilikueta eta biok 2025eko ekainaren 20an Arruazura joan ginen bisitan, Juanito Azpilicueta Beramendik gonbidatuta. Juanitok azpilikuetatarren nondik norakoen inguruan mintzatu nahi zuen gurekin, helburu zehatzagorik gabe, eta horretan aritu ginen bazkalaurreko aperitiboan, bazkarian eta bazkalondoko kafean. Azken hura Juanitoren iloba Marijose Aizpun Azpilicueta abegikorraren etxean egin genuen. Marijosek argazki andana atera zuen gure…

Read More

Niceta eta seme-alabak (1936)

Epifanio Azpilicueta Garciak 18 urte zituen 1936an eta lehen egunetik hartu zuen parte Gerra Zibila ekarri zuen estatu kolpean. Nafarroako Artxibo Nagusian gordetzen duten bere soldadu fitxan idatzita dagoenez, “uztailaren 19ko boluntarioa” izan zen eta erreketeen Erregearen Tertzioan hartu zuen parte. Unitate militar hori uztailaren 19an berean abiatu zen Somosierrarantz (Madril). Hortaz, artikulu honen argazkiak…

Read More

Epi erreketea (1936)

Epifanio Azpilicueta Garcia (1918-1988) errekete boluntarioa izan zen 1936ko altxamendu nazional-katoliko-faxistan, uztailaren 19tik. Alegia, litekeena da Gerra Zibila hasi baino lehen ibili izana gerrarako prestatzen. Estatu kolpea jo bezain laster Espainia erdialdera bidali zuten, karlisten Erregearen Tertzioarekin. Somosierra (Madril), Navafria (Segovia) eta Sigüenza (Guadalajara) hartzen lagundu zuen. 1937ko abuztuan Legioan sartu zen eta urte hartako…

Read More

Epi eta Ramos (1943)

Epifanio Azpilicueta Garcia (1918-1988) eta Ramos Sola Martin (1918-2014), gutxienez, 1941. urtearen hasieratik zebiltzan elkarrekin.  Argazki hau 1943ko sanferminetan egin zieten, Iruñean, dotore-dotore jantzita zeudela. Ezkonberritan izanen ziren, edo ezkontzear, lehenbiziko semea urtebete geroago jaio baitzitzaien. Argazkia 1943ko sanferminetakoa dela badakigu atzean horixe idatzi zuelako norbaitek arkatzez. Atzeko alde horretan argazkia errebelatu zuen Iruñeko dendaren…

Read More