Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (eta II)

1924ko Lekunberriko erroldako 664 biztanleen batezbestekoak eta datu errepikatuenak aintzat hartuta, garai hartako lekunberriar prototipikoak Miguel Echarri Garbisu eta Maria Zubeldia Astiz izanen lirateke, biak Larraunen sortuak, eta biek jakinen lukete irakurtzen eta idazten. Miguel nekazaria izanen litzateke, eta Maria, etxekoandrea. [Mailope aldizkarian 2025eko otsailean argitaraturiko erreportajea, aurreko abenduan kaleratutako baten bigarren zatia] 1924ko erroldan…

Read More

Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (I)

1924. urtean egin zuten Lekunberriko erroldan 664 pertsonaren datuak bildu zituzten: 345 emakume (%51,96) eta 319 gizon (%48,04) 129 etxebizitzetan banatuak. Horietaz aparte 31 moja bizi ziren klaratarren komentuan. Zentsu hartako datuetan murgiltzeak aukera aparta eskaintzen du garai hartako Lekunberriren erradiografia egiteko. [Mailope aldizkarian 2024ko abenduan argitaraturiko erreportajea] 1924ko martxoan, Primo de Riveraren diktadura bete-betean…

Read More

Lau ofizial karlista

Badira hainbat modu gure arbasoen berri izateko, eta horietako bat da gai bateko edo bertzeko liburuetan izaten diren pertsonen aipamenak bilatzea eta arretaz irakurtzea. Konparazio batera, har dezakezu Militares carlistas navarros (1833-1849)1 lan itzela eta bertan xehe-xehe dokumentaturik dauden Lehen Karlistaldiko 451 ofizial karlisten zerrenda arakatu, zure aurrekoak nafarrak baldin baziren aukera anitz baituzu baten…

Read More

Zurukuaingo armarria

Azpilikuetatar askok gordeak dituzte Executorial de hidalguía de los Azpilicuetas izenburuko dokumentuaren kopiak, edo fotokopiak, edo fotokopien fotokopiak. Agiri horrek 1773an gertaturiko epaiketa baten berri ematen du. Orduko hartan, Pedro Geronimo de Azpilicueta izeneko batek azpilikuetatarren armarria paratu zuen Zurukuaingo bere etxearen aitzinaldean. Eta salaketa jarri zioten horregatik, horretarako eskubidea ez zuelakoan. Aitzitik, epaiketan Pedro…

Read More

Azpilikuetatarrak ‘Nafarren Ohorezko Liburua’-n

1893. urteko maiatzean Espainiako Ogasun ministroa, Gamazo abizeneko hura, saiatu zen Nafarroari gelditzen zitzaion hondarreko foru erregimena kentzen. Urtebetez protesta itzelak izan ziren, eta horiei guztiei Gamazada izena eman zitzaien. Askotariko protesta ekintzak izan ziren. Baina horien guztien artean bat nahi nuke nabarmendu, sinadura bilketa masiboarena hain zuzen. 1894ko ekainean Nafarren Ohorezko Liburua izenekoa igorri…

Read More

Azpilicuetatik Azpilikuetara

Batek daki, memoriak halakoetan huts egiten baitu, baina erranen nuke nik beti idatzi izan dudala Azpilikueta, K-rekin. Espainiako nortasun agirian, baina, Azpilicueta jarri zidaten ‒aitak abizena ekarritako moduan‒ eta, horregatik, agiri ofizial guztietan halaxe agertzen zitzaidan idatzirik. Harik eta 1996an aldatu nuen arte. Garai hartan, sekulako odisea izaten zen deituraren grafia aldatzea, hainbat gauza eskatzen…

Read More