Felix Azpilicueta Martinez
Deierriko Zurukuain herrian jaio zen Felix Azpilicueta Martinez, 1856an. Aita, Patricio Azpilicueta, bertakoa zen eta ama, Gervasia Martinez, Aiegikoa, baina Fuenmayorren (Errioxa, Espainia) ba omen zituen senideak eta ondasun batzuk, eta hara joan zen Felix semea 1872an, 16 urte eskasekin, ondasun haiek eta jangaien denda bat kudeatzera. 1875ean Gregoria Gonzalorekin ezkondu zen, herriko bi familia…