Epi eta Ramos (1943)

Epifanio Azpilicueta Garcia (1918-1988) eta Ramos Sola Martin (1918-2014), gutxienez, 1941. urtearen hasieratik zebiltzan elkarrekin.  Argazki hau 1943ko sanferminetan egin zieten, Iruñean, dotore-dotore jantzita zeudela. Urtebete ere ez zeramaten ezkonduta. Argazkia 1943ko sanferminetakoa dela badakigu atzean horixe idatzi zuelako norbaitek arkatzez. Atzeko alde horretan argazkia errebelatu zuen Iruñeko dendaren zigilua ere estanpatu zuten: “Foto Jordán”….

Read Full News