Maria tristearen tristura

Historiaren luzean, Maria Azpilkueta batzuk-batzuk izan dira; azpilikuetatarra bazara, izanen duzu baten bat nahiko hurbil. Baina guztien artean ezagunena da, alde handiz, Maria Azpilkueta Aznarez de Sada izen-abizenetakoa, Xabierko gazteluan 1464an jaio zena1. Eta batez ere da ezaguna, zoritxarrez, bere inguruko gizonek egin zutenagatik. Sona handiko legelari batekin ezkondu zen Maria, Joanes Jatsukoarekin hain zuzen…

Read More

Azpilicuetatik Azpilikuetara

Batek daki, memoriak halakoetan huts egiten baitu, baina erranen nuke nik beti idatzi izan dudala Azpilikueta, K-rekin. Espainiako nortasun agirian, baina, Azpilicueta jarri zidaten ‒aitak abizena ekarritako moduan‒ eta, horregatik, agiri ofizial guztietan halaxe agertzen zitzaidan idatzirik. Harik eta 1996an aldatu nuen arte. Garai hartan, sekulako odisea izaten zen deituraren grafia aldatzea, hainbat gauza eskatzen…

Read More