Euskaltzaindiaren ziurtagiria

Asier Azpilikueta Aragonek, bere lehen abizenaren grafia aldatzeko tramiteetan, Euskaltzaindiari eskatu behar izan zion ziurtagiri bat non ziurtatzen baitzen Azpilicueta deitura euskal grafiarekin idatzita Azpilikueta zela. 1996ko udan egin zuen hori. Ziurtagiria garai hartako Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak sinatu zuen, Jose Maria Satrustegi Zubeldiak, eta 1996ko abuztuaren 7an egin zuen. Ziurtagiriak goian erdian Euskaltzaindiaren ikur finkoa…

Read More

Azpilicuetatik Azpilikuetara

Batek daki, memoriak halakoetan huts egiten baitu, baina erranen nuke nik beti idatzi izan dudala Azpilikueta, K-rekin. Espainiako nortasun agirian, baina, Azpilicueta jarri zidaten ‒aitak abizena ekarritako moduan‒ eta, horregatik, agiri ofizial guztietan halaxe agertzen zitzaidan idatzirik. Harik eta 1996an aldatu nuen arte. Garai hartan, sekulako odisea izaten zen deituraren grafia aldatzea, hainbat gauza eskatzen…

Read More