Azpilikueta andere astuna Go!azen-en

Ez ohi da gehiegitan entzuten Azpilikueta abizena fikziozko film edo telesailetan. Ez da abizen arrunta, erran nahi baita ez da kide asko dituen abizena, eta agian horregatik. ETB1eko Go!azen telesail arrakastatsuaren 4. denboraldian abizenaren aipamen txiki-txiki bat agertu zen. 6. atalean ginkana bat antolatu zuten Basakabi ikastetxean, eta ikasle batzuk galdu egin ziren. Gertaera hark…

Read More

Elkarrizketa Asier Azpilikuetari (2003)

1998an hasitako nire kazetari ibilbide gorabeheratsuan ehunka (milaka?) elkarrizketa egin izan ditut; batzuk elkarrizketa moduan argitaratuak, bertze batzuk erreportajeak edo artikuluak osatzeko informazio iturri gisa eginak. Baina prentsa idatziari dagokionez -bertzerik da irratian-, gutxitan egon izan naiz grabagailuaren bertze aldean. Nire gauzei buruz kontatzeko gauza interesgarri handirik ez baitut izan inoiz. 2003an desgrazia erraldoia pairatu…

Read More

Euskaltzaindiaren ziurtagiria

Asier Azpilikueta Aragonek, bere lehen abizenaren grafia aldatzeko tramiteetan, Euskaltzaindiari eskatu behar izan zion ziurtagiri bat non ziurtatzen baitzen Azpilicueta deitura euskal grafiarekin idatzita Azpilikueta zela. 1996ko udan egin zuen hori. Ziurtagiria garai hartako Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkariak sinatu zuen, Jose Maria Satrustegi Zubeldiak, eta 1996ko abuztuaren 7an egin zuen. Ziurtagiriak goian erdian Euskaltzaindiaren ikur finkoa…

Read More

Azpilicuetatik Azpilikuetara

Batek daki, memoriak halakoetan huts egiten baitu, baina erranen nuke nik beti idatzi izan dudala Azpilikueta, K-rekin. Espainiako nortasun agirian, baina, Azpilicueta jarri zidaten ‒aitak abizena ekarritako moduan‒ eta, horregatik, agiri ofizial guztietan halaxe agertzen zitzaidan idatzirik. Harik eta 1996an aldatu nuen arte. Garai hartan, sekulako odisea izaten zen deituraren grafia aldatzea, hainbat gauza eskatzen…

Read More