Txertaketa agiriak (1977-90)

Espainiako estatua 1985ean-edo hasi zen Nafarroako Gobernuari osasungintzari buruzko eskumenak transferitzen. Hori baino lehenago, Espainiako Osasun Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroako ordezkaritza arduratzen zen osasunarekin loturiko gauzak kudeatzen eta aurrera eramaten. Horren erakusgarri, nire txertaketen agiri batzuk ekarri nahi izan ditut hona, eta bide batez 1970eko urteen bukaeran zein txerto jartzen zituzten ikus dezakegu. Lehenbiziko dokumentua jarritako…

Read Full News

Sor Antoniaren urrezko ezteiak (1983)

Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei. Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta…

Read Full News

Miguel Xabierkoaren ihesaldia

Abizena existitzen denetik, zenbat Azpilikuetatar ez ote dira hango eta hemengo kartzeletako ziega ilunetan usteldu? Miguel Jatsu Azpilkueta, Xabierko jauna izanen zena, ez zen horietako bat izan. Erran nahi baita kartzelatik pasatu zela, bai, baina ez zela han usteldu. Miguel1 eta Joanes2 anaiak, Joanes Jatsu Atondo Nafarroako Errege Kontseiluko buruaren eta Maria Azpilkuetakoa Xabierko gazteluko…

Read Full News

Azpilicueta Beramendi familia (c 1941)

Imanol Jimenez Azpilikueta eta biok 2025eko ekainaren 20an Arruazura joan ginen bisitan, Juanito Azpilicueta Beramendik gonbidatuta. Juanitok azpilikuetatarren nondik norakoen inguruan mintzatu nahi zuen gurekin, helburu zehatzagorik gabe, eta horretan aritu ginen bazkalaurreko aperitiboan, bazkarian eta bazkalondoko kafean. Azken hura Juanitoren iloba Marijose Aizpun Azpilicueta abegikorraren etxean egin genuen. Marijosek argazki andana atera zuen gure…

Read Full News

Maria Azpilicueta, anonimo popularra

Duela bederatzi urte, Diario de Navarra egunkariak gure izeba zahar baten inguruko artikulua argitaratu zuen Nafarroa saileko Iruñea eta Iruñerria azpisaileko Kaleak eta auzoak ataleko Anonimo popularrak azpiatalean. Pilar Fernandez Larrea izeneko kazetari leitzarrak sinatu zuen artikulua. Fernandezek urteak eman zituen larunbatetan goiburu horrekin pertsona ezezagunei buruzko artikulu hurbilak argitaratzen, “kazetaritza humanoa” deitzen duten hori…

Read Full News

Niceta eta seme-alabak (1936)

Epifanio Azpilicueta Garciak 18 urte zituen 1936an eta lehen egunetik hartu zuen parte Gerra Zibila ekarri zuen estatu kolpean. Nafarroako Artxibo Nagusian gordetzen duten bere soldadu fitxan idatzita dagoenez, “uztailaren 19ko boluntarioa” izan zen eta erreketeen Erregearen Tertzioan hartu zuen parte. Unitate militar hori uztailaren 19an berean abiatu zen Somosierrarantz (Madril). Hortaz, artikulu honen argazkiak…

Read Full News

Epiren errekete txartela

Epifanio Azpilicueta Garciaren errekete txartela, Gerra Zibil garaikoa, 4410 zenbakiduna. Txartela kartoizkoa da, liburu txiki itxurakoa, eta oso erabilia dago. Azalean, goian, Nafarroako armarria agertzen da, grabatu urrekaran, eta gaur egungo diseinuaren oso antzekoa du; horren azpian karlisten lelo laukoitza dago (Dios, Patria, Fueros, Rey); erdian “Requetés de Navarra” idatzita dago; beherago lis lore txiki…

Read Full News

Epi eta Ramos (1943)

Epifanio Azpilicueta Garcia (1918-1988) eta Ramos Sola Martin (1918-2014), gutxienez, 1941. urtearen hasieratik zebiltzan elkarrekin.  Argazki hau 1943ko sanferminetan egin zieten, Iruñean, dotore-dotore jantzita zeudela. Ezkonberritan izanen ziren, edo ezkontzear, lehenbiziko semea urtebete geroago jaio baitzitzaien. Argazkia 1943ko sanferminetakoa dela badakigu atzean horixe idatzi zuelako norbaitek arkatzez. Atzeko alde horretan argazkia errebelatu zuen Iruñeko dendaren…

Read Full News