Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (eta II)

1924ko Lekunberriko erroldako 664 biztanleen batezbestekoak eta datu errepikatuenak aintzat hartuta, garai hartako lekunberriar prototipikoak Miguel Echarri Garbisu eta Maria Zubeldia Astiz izanen lirateke, biak Larraunen sortuak, eta biek jakinen lukete irakurtzen eta idazten. Miguel nekazaria izanen litzateke, eta Maria, etxekoandrea. [Mailope aldizkarian 2025eko otsailean argitaraturiko erreportajea, aurreko abenduan kaleratutako baten bigarren zatia] 1924ko erroldan…

Read More

Lekunberri duela ehun urteko zenbakitan (I)

1924. urtean egin zuten Lekunberriko erroldan 664 pertsonaren datuak bildu zituzten: 345 emakume (%51,96) eta 319 gizon (%48,04) 129 etxebizitzetan banatuak. Horietaz aparte 31 moja bizi ziren klaratarren komentuan. Zentsu hartako datuetan murgiltzeak aukera aparta eskaintzen du garai hartako Lekunberriren erradiografia egiteko. [Mailope aldizkarian 2024ko abenduan argitaraturiko erreportajea] 1924ko martxoan, Primo de Riveraren diktadura bete-betean…

Read More

Maria Azpilicueta, anonimo popularra

Duela bederatzi urte, Diario de Navarra egunkariak gure izeba zahar baten inguruko artikulua argitaratu zuen Nafarroa saileko Iruñea eta Iruñerria azpisaileko Kaleak eta auzoak ataleko Anonimo popularrak azpiatalean. Pilar Fernandez Larrea izeneko kazetari leitzarrak sinatu zuen artikulua. Fernandezek urteak eman zituen larunbatetan goiburu horrekin pertsona ezezagunei buruzko artikulu hurbilak argitaratzen, “kazetaritza humanoa” deitzen duten hori…

Read More

Nicetaren alarguntza bikotza

Zorte txarra izan zuen bizitzan Niceta Garcia El Busto lizarratarrak (1886-1940), Lezaungo bi semerekin ezkondu eta biak ala biak nahiko gazte hil baitzitzaizkion. Tira, jakina, zorte txarragoa izan zuten bi senar defuntuek, baina Nicetak gainditu behar izan zituen oztopoak ez ziren nolanahikoak izan. 1906an Pedro Azpilicueta Goñi lezaundarrarekin ezkondu zen Niceta, eta 1912an, Andres Azpilicueta…

Read More