Sor Antoniaren urrezko ezteiak (1983)

Antonia Azpilicueta Goñi (1910-1993) karitatearen alaba izan zen, 1933tik, eta 1983an bere urrezko ezteiak ospatu zituen, Iruñeko Santa Catalina ikastetxe erlijiosoan, hango irakaslea baitzen. Antoniak mekanografia eta takografia eskolak eman zituen hasieran eta, aurrerago, administrari izateko Lanbide Heziketakoak. Diotenez, lana ere bilatzen zien neska graduatu berriei. Lezaunen jaioa zen Antonia, 1910ean. Vicente Azpilicueta Gorospek eta…

Read More

Lau ofizial karlista

Badira hainbat modu gure arbasoen berri izateko, eta horietako bat da gai bateko edo bertzeko liburuetan izaten diren pertsonen aipamenak bilatzea eta arretaz irakurtzea. Konparazio batera, har dezakezu Militares carlistas navarros (1833-1849)1 lan itzela eta bertan xehe-xehe dokumentaturik dauden Lehen Karlistaldiko 451 ofizial karlisten zerrenda arakatu, zure aurrekoak nafarrak baldin baziren aukera anitz baituzu baten…

Read More

Nicetaren alarguntza bikotza

Zorte txarra izan zuen bizitzan Niceta Garcia El Busto lizarratarrak (1886-1940), Lezaungo bi semerekin ezkondu eta biak ala biak nahiko gazte hil baitzitzaizkion. Tira, jakina, zorte txarragoa izan zuten bi senar defuntuek, baina Nicetak gainditu behar izan zituen oztopoak ez ziren nolanahikoak izan. 1906an Pedro Azpilicueta Goñi lezaundarrarekin ezkondu zen Niceta, eta 1912an, Andres Azpilicueta…

Read More

Osaba Vidal New Yorken

Vidal Azpilicueta Goñi (1891-1979) Nafarroako zenbait herritan bizi izan zen (Lezaun, Bizkarreta, Leitza…), baina urrutira ere joan izan zen bolada batez bizitzera. New Yorkeko Ellis uharteko immigrazio zentroko hiru agirik kontatzen digute 1921ko maiatzaren 21ean ailegatu zela AEBetara, Le Havretik (Frantzia) abiatu zen SS Lafayette itsasontzian. 1. agiriko informazioa1 familia izena: Azpilicueta / ponte izena:…

Read More

Marizulete eta zakur amorratua

Pedro Sanz de Azpilcueta izeneko bat 1470. urtearen inguruan Azpilkuetatik Lezaunera bizitzera joan zenetik, ehunka izan dira (milaka?) herri horretan bizi izan diren Azpilikueta abizenekoak. Duela urte batzuk, Francisco Argandoña Lezaungo kronikariak bere herriko makina bat istorio bildu zituen Lezáun, pie de Sierra de Andía liburu bikoitzean. Eta beraz, ezinbertzean, Argandoñaren liburuan hainbat pasartetan agertzen…

Read More