Felix Azpilicueta Martinez

Deierriko Zurukuain herrian jaio zen Felix Azpilicueta Martinez, 1856an. Aita, Patricio Azpilicueta, bertakoa zen eta ama, Gervasia Martinez, Aiegikoa, baina Fuenmayorren (Errioxa, Espainia) ba omen zituen senideak eta ondasun batzuk, eta hara joan zen Felix semea 1872an, 16 urte eskasekin, ondasun haiek eta jangaien denda bat kudeatzera. 1875ean Gregoria Gonzalorekin ezkondu zen, herriko bi familia…

Read More

Zurukuaingo armarria

Azpilikuetatar askok gordeak dituzte Executorial de hidalguía de los Azpilicuetas izenburuko dokumentuaren kopiak, edo fotokopiak, edo fotokopien fotokopiak. Agiri horrek 1773an gertaturiko epaiketa baten berri ematen du. Orduko hartan, Pedro Geronimo de Azpilicueta izeneko batek azpilikuetatarren armarria paratu zuen Zurukuaingo bere etxearen aitzinaldean. Eta salaketa jarri zioten horregatik, horretarako eskubidea ez zuelakoan. Aitzitik, epaiketan Pedro…

Read More