Zer da hau?

Hau ez da Azpilkueta (Baztan) eta bere herritarrei buruzko webgune bat.

Azpilicueta, Azpilikueta, Azpilcueta… abizena duten edo izan duten pertsonei buruzko webgunea da hau. Berdin dio zein garaitakoak diren, nongoak diren, zein mailatakoak, edo ekintza gogoangarririk egin duten ala ez. Hemen agertzeko baldintza bakarra da (baina baita nahitaezkoa ere) Azpilicueta-Azpilikueta abizena izatea (izenetik nahiko hurbil, ahal dela).

Litekeena da webgune honetako edukiak bakarrik azpilikuetatarrei interesatzea. Azken batean hori da bilatzen duguna. Baina nork daki? Agian hemen agertuko diren eduki batzuek balio unibertsala izanen dute (genealogikoa, etnologikoa edo historikoa) eta baten bati interesa sortuko diote. Hala gertatuz gero, gu kontent!