Parte hartu

Azpilikuetatarrei buruzko istorioren bat duzu kontatzeko. Edo argazki zahar polit bat. Edo agiri bereziren bat. Edo genealogia kontu interesgarriren bat… Bada, kontaktatu gurekin eta webgune honetan sartuko dugu. Betiere arau xume batzuk onartuz eta betez.

  • Edukiak azpilikuetatarrei buruzkoa izan behar du. Ados, baina nor dira azpilikuetatarrak? Azpilikueta abizena dutenak, noski. Baina pertsona baten abizenen zerrendan, zenbatgarren egon daiteke “Azpilikueta” pertsona hori azpilikuetatartzat jotzeko? Galdera ona. Eta muga tokiren batean paratu behar denez, asmatuko dugu azpilikuetatarra dela “Azpilikueta” abizena gehienez ere laugarren tokian duena.

AGIRIAK

  • 1970 baino lehenagokoak izan behar dute. Geroagokoak onartuko ditugu bakarrik balio unibertsala baldin badute [adibidez, hau].
  • Zure jabetzakoak izan behar dute, edo horiek argitaratzeko baimena izan behar duzu.

ARGAZKIAK

  • 1950 baino lehenagokoak izan behar dute. Geroagokoak onartuko ditugu baldin eta balio unibertsala badute edo baldin eta bertan agertzen diren pertsonak hilik baldin badaude.
  • Zure jabetzakoak izan behar dute, edo horiek argitaratzeko baimena izan behar duzu.

BIOGRAFIAK, GENEALOGIA eta ISTORIOAK

  • Hildako pertsonei buruzkoak bakarrik, edo 70 urte baino gehiago dituztenei buruzkoak.
  • Testuak webgunean euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak izanen ditu. Baina egon lasai; ez bazara gaztelaniaz ongi moldatzen, bidali testua euskaraz bakarrik eta itzuliko dugu.
  • Testuak ez du luzera mugarik. Baina benetan nahi baldin baduzu jendeak zuk idatzitakoa irakurtzea, ez luzatu gehiegi.
  • Testuko datuek ongi kontrastaturik egon behar dute eta, ahal dela, jar itzazu zure informazio iturrien erreferentziak.